viernes, 20 de mayo de 2011

ATLANTIDAKO MITOA

Beste zenbait mitorekin gertatu ez bezala,                           
Atlantidaren istorioak jatorri guztiz ezaguna
du. Greziako Platon filosofari aipatu zuen
kontu bitxi hau. Berak kontatutako istorioaren
arabera, Solon greziarra Egipto aldera abiatu
zen. Sais hirian zegoela sazerdote batek Atlantida
deitutako inperio bati buruz hitz egin
zion. Soloni kontatu ziotena harrigarria zen:
atenastarrek aspaldi batean inperio baten aurka
borrokatu zuten. Greziarrek horren oroimenik
ez bazuten ere, izugarrizko gerra izan omen
zen. Baina borroka horretan zirela, kataklismo
batek Atlantida jo zuen bete betean eta inperio
hura behin betirako itsaspean desagertu zen.
Platonek Atlantidako hiriburuaren
deskribapena egiten du: zirkulu
kontzentrikoetan antolatutako hiria zen, ura
zein lurraz osatutako “eraztunez” jantzita.
Benetako paradisua zen.
Bila eta bila
Kreta uhartea Atlantidaren balizko
kokalekuen artean aipatuenetakoa izan da.
Greziako zibilizazio klasikoa garatu baino
lehenago, Kretan kultura minoikoa garatu
zen, nahiko bapatean desagertu zena. Gaur
egun badakigu Kretatik gertu dagoen Thera
uhartean sumendi batek eztanda egin zuela,
eta askok gertaera horretan kokatu dute kultura
minoikoaren desagerketa.
Tartessos ere beste hautagai klasikoa da.
Iberiar penintsularen hegoaldean garatu zen
kultura hau, eta bere garaian aurrerapen
haundia izan omen zuen. Badirudi

feniziarrekin izandako borrokek zerikusi
haundia izan zutela kultura honen
desagerketan. Dena den, erreinu honen
hiriburuaren aztarnarik ez da topatu, eta horrek
bultzatu ditu asko eta asko Atlantida erreinu
horrekin parekatzera. Gainera, Platonek
kontatutakoaren arabera, Atlantida Herkulesen
Zutabeetatik harantza zegoen, gaur egungo
Gibraltarreko itsasartea dena, eta hor bertan
garatu zen Tartessos.
Bimini, Kanariarrak, Irlanda, eta Antartida
bera ere proposatu izan diren kokalekuak dira.
Eta urtetik urtera proposamenen zerrendak
etengabe gora egiten du.
Kubako itsaspean
Askotan itsaspean lan egiten duten
arkeologoek, benetako beldurra diote Atlantida
hitzari. Izan ere, behin estruktura artifizial
bat urpean aurkituta, hedabideetan Atlantidari
buruzko espekulazioak hasi egiten dira. Hori
gertatu zen, adibidez, Kuban izandako
aurkikuntza harrigarriekin.
Azken urteetan Kubako itsaspean Paulina
Zelinsky izeneko ozeano ingeniariaren
gidartitzapean burutzen ari diren lan
arkeologikoak zeresan ugari ematen ari dira.
Bertan oso estruktura bitxiak topatu dituzte,
gizakiak eginda ematen dutenak eta itsaspean
daudenak.

ARGAZKIAK


PLATONEN ESALDIAK

1. La mayor declaración de amor es la que no se hace; el hombre que siente mucho, habla poco.
2. La música es para el alma lo que la gimnasia para el cuerpo.
3. El cuerpo humano es el carruaje; el yo, el hombre que lo conduce; el pensamiento son las riendas, y los sentimientos los caballos.
4. Los amigos se convierten con frecuencia en ladrones de nuestro tiempo.
5. Buscando el bien de nuestros semejantes, encontramos el nuestro.
6. No hay hombre tan cobarde a quien el amor no haga valiente y transforme en héroe.
7. La pobreza no viene por la disminución de las riquezas, sino por la multiplicación de los deseos.
8. Debemos buscar para nuestros males otra causa que no sea Dios.
9. Dos excesos deben evitarse en la educacion de la juventud; demasida severidad, y demasiada dulzura.
10. La obra maestra de la injusticia es parecer justo sin serlo.

martes, 17 de mayo de 2011

BIDEOA

Irudia

Nor zen??

Platon, Grezia klasikoaren filosofo garrantzitsu bat izan zen.  Sokratesen ikasle eta Aristoteselen maisu izan zen. Sokratesengandik jaso zuen eragina nabarmena izan zen. Bere filosofiaren argitasunak eta sakontasunak eragin nabarmena izan dute historian zehar. Filosofiari bere egungo izaera eman eta bere zabalera osoan, hala nola etika, politika, metafisika eta epistemologia aztertu zituen lehena izan zen. Filosfo gutxi batzuk jarri daitezke bere parean. Bere lan nagusiak Soloasaldiak izeneko bilduma batean jasotzen dira, non Sokrates pertsonaia nabarmena den.